Dusko Ivanovicen gizonek hiru neurketako, bi etxetik kanpo eta bat Buesa Arenan, beste aste bati egin beharko diete aurre.
Talde gasteiztarrak Monakoren aurka jokatuko du Turkish Airlines Euroleagueko 20. jardunaldian. Asteko lehen norgehiagoka astearte honetan jokatuko da (19:00). Neurketa garrantzitsua urdin-gorrientzat, garaipenaren bidera itzuli eta sailkapenean postuak igotzeko.
8º AS Monako (10 garaipen eta 9 porrot): Sasa Obradovicek zuzentzen duen taldeak baskoniaren balantze berdina du. Pasaden ostegunean Olympiakosen aurka galtzetik iritsiko da norgehiagokara monakoko taldea. 19,6 puntu, 5,2 asistentzia eta 21,3-ko balorazioarekin, baskoniako jokalari ohi Mike James da taldeko jokalaririk nabarmenena. Zurbanoko pabiloian jokaturiko joaneko neurketan, monakoko taldea atera zen garaile azken segundoetan.
11º Baskonia (10 garaipen eta 9 porrot): Baskoniak europako zortzi talderik onenen artean sartzeko borrokan jarraitzen du. Txapelketa osoan errebote gehien harrapatzen duen jokalaria da Tadas Sederskis. Chima Moneke bosgarren jokalaririk baloratuena da eta Markus Howard Euroleagueko hiruko egilerik onena. Gainera, Codi Miller-McIntyre asistentzia gehien banatzen dituen laugarren jokalaria da. Urdin-gorrientzat aukera europako sailkapenean postuak igotzeko.
Azken bi porroten ondoren, talde euskaldunak garaipenaren bidera itzuli nahi du. Dusko Ivanovicen gizonek beraien onena ematen ahaleginduko dira, Monakon garaipena lortzeko eta aste berriari ondo ekiteko.