Etorkizun handiko 15 urteko baseak 16 urte azpiko selekzio letoniarrean jokatu du eta zortzi urteko kontratua sinatu du Baskoniarekin.
Gasteiz, 2015ko abuztuak 25. Saski Baskoniak etorkizun handiko Artus Kurucs fitxatu du. Gazte letoniarra Baskoniaren harrobian arituko da eta zortzi urteko kontratua sinatu du.
2000ko urtarrilak 19an jaio zen Kurucs Cesisen. Europako 16 urte azpiko Txapelketan talde letoniarreko saskiratzaile eta asistentzia emaile garrantzitsuena izan zen Artus (12.6 puntu, 4.8 errebote, 3.1 asistentzia eta 29.5 minutuko bataz bestekoaz).
Datorren denboraldian 5+11 Fundazioaren harrobiko taldeetan arituko da Artus Kurucs.