22-23 denboraldiari Baskonia-Alaves dendan esango dio agur baskoniako taldeak.
Denboraldia amaitzeko unea heldu da eta Baskoniako jokalariek zaleen babesa eskertu nahi dute jarduera berezi batekin. Ostiral honetan, ekainak 2, arratsaldeko 18: 30etatik aurrera, Baskonia-Alaves dendan izango da taldearen eta zaletuen arteko azken norgehiagokaren eszenatokia.
Cazoo Baskoniako 13 jokalariak eta Joan Peñarroya, Araba Jeneralaren kalean kokaturik dagoen dendan izango dira, denboraldi osoan zehar jaso duten maitasun guztia eskertzeko asmoz.
Akerrek ez du hutsik egingo, eta bertaratutakoen artean hainbat kamiseta zozketatuko dira.
18:30etatik aurrera, Baskonia-Alaves dendan itxaroten zaituztegu!