Cazoo Baskoniak sustatutako Mixed Ability inklusio proiektuko neska-mutilek erronka berri bati egin beharko diete aurre asteazken honetan
Mixed Ability proiektuaren alde borrokatzen jarraitzen du egunez egun Cazoo Baskoniak. Saskibaloiaren bidez, ezintasunen bat duten eta ez duten pertsonen arteko elkarbizitzarako gune bat sortzea da duela urtebete baino gehiago sortu zen ekimen honen helburua. Klubak, saskibaloia sustatu nahi du gizartea berdintasun eta inklusio balioetan hazteko tresna gisa. Horregatik, 2022an talde federatuen aurka hainbat partida jokatu dituzten gizonezko talde bat eta emakumezko talde bat osatu dira, Buesa Arenan jokatzeko aukera izanik.
Erronka berri batekin, proiektuak aurrerapauso bat emango du datorren otsailaren 1ean. Arabako espetxea bisitatuz, askatasunik gabeko pertsonen aurka hainbat neurketa jokatuko dituzte bi taldeek. Tresna integratzaile eta inklusibo gisa erabiliko da saskibaloia eta gizabanako bakoitzaren dimentsio soziala eta pertsonala lantzen lagunduko duten balioak sustatuko dira.
2030 Agendan deskribatutako garapen jasangarriko helburuetako batzuk betez, kirolean inklusioa bilatzeko beste urrats bat izango da.