El partido de presentación de Baskonia ante su afición en el Buesa Arena se podrá disfrutar por 5€
Aurten ere, Zurbanoko pabiloiak Araba Saria hartuko du. Norgehiagoka horretan talde urdin-gorriaren aurkezpena egingo da zaleen aurrean. Baskoniak Pallacanestro Trieste talde italiarraren aurka jokatuko du irailaren 20an, 19: 00etatik aurrera. Hau, aurre-denboraldiko azken neurketa izango da 24/25 denboraldiari hasiera eman aurretik.
Sarrerak gaurtik eros daitezke, bai Baskonia-Alaves Store-n, bai webgune ofizialean, 5 euroko kostuarekin. Baskoniako abonatuek neurketa abonuan sartuta izango dute.
Talde gasteiztar berria datorren irailaren 20an Araba Sarira joango diren zale guztien aurreran aurkeztuko da. Baskoniak Triesteren aurka neurtuko ditu indarrak. Italiarrak LBA Seria A txapelketaren hasiera prestatzen ari dira.
24/25 denboraldia hasi aurretik, Pablo Lasok zuzentzen duen taldea zuzenean ikusteko aukera.