Gaur Gimnastika Erritmikoko Oskitxo Klubak hartuko du Araba Gunea. 25 urte pasako historiarekin, Oskitxo Klubak Paula Orive, Beatriz Nogales edo Lorena Guréndez bezalako gimnastak eman ditu. Klubaren helburu nagusia gimnastika erritmikoa bultzatzea eta lantzea da, hasierako mailetatik, halatan non ahalik eta neskato gehienek har ditzaten beren nerabezaroa bizimodu osasungarri baterantz bideratzen duten kirol ohiturak, kirol honetako jardunak eskaintzen dituen abantailak ahalik eta gehien aprobetxatuz –abantaila fisikoak ez ezik, beste arlo batzuetakoak ere bai, onuragarri izan baitaitezke haien nortasunarentzat eta garapenarentzat .
Aurreko urte batzuetan San Prudentzio jaien pregoian lankide izanik, haren lanaren ezagutza egin nahi du Foru Aldundiak Araba Gunerako gonbidapen honekin.