ARESBI
Gaur, Araba Gunean, ARESBI-Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Arabako Elkartea. Gobernuz kanpoko erakundea da, irabazteko xederik gabekoa, arantza bifidoak eta hidrozefaliak eragindako pertsona eta familia guztiak helburu berdin baterako elkartzea xede duena: ABH duten pertsonen bizitza baldintzak sustatzea eta babestea.
2008ko ekainaren 26an eratu zen elkarte moduan, eta bere helburuen oinarria da Arabako Lurralde Historikoan zehar sakabanatuta dauden eta arantza bifidoa duten pertsonei eta horien senideei laguntza eskaintzea.
Gonbidapen honen bitartez, Arabako Foru Aldundiak goretsi egiten du gaitz hori duten pertsonen alde elkarte horrek egindako lana.