Arabako Foru Aldundiak gonbidatuta, ARABAKO ODOL EMAILEEN ELKARTEA Araba Gunean izan da.
Arabako Odol Emaileen Elkartea, 20.000 odol emaile baino gehiago eta 64 urteko historia dituena, guztiz errotuta dago arabarren artean; zerbaitengatik da Araba, biztanle bakoitzeko odol emate kopurua kontuan hartzen badugu, lehena Estatuan eta lehenbizikoetakoa Europan.
Lorpen horiek arabarrak zein eskuzabal, solidario eta altruista diren erakusten dute, eta elkarte aitzindari eta beterano horren lan bikainaren emaitza dira.