Arabako Foru Aldundiak gonbidatuta, SLOW FOOD ARABAk aukera izan zuen Fernando Buesa Arenan Baskonia FC Barcelona Lassari gailentzen ikusteko, Euroligan. Gonbidatu horrekin inauguratu zuen “Araba Gunea” palkoa Arabako Foru Aldundiak. Gune horrek lurraldeko zenbait erakunde eta pertsona hartuko ditu denboraldian zehar.
SLOW FOOD ARABA irabazteko asmorik gabeko elkartea da eta kalitatezko tokiko jakiak sustatzea eta bioaniztasuna eta ingurumena babestea ditu helburu. Lan eskerga egiten dute Arabako elikagaien eta haien ekoizleen alde. Oso dira garrantzizkoak Arabako gastronomiaren hedapenean.