Gaur Araba Gunea espazioan Mundubat dago, gizarte errealitate desberdinetatik etorritako gizon eta emakumeek osatutako GGKE bat, mundu ordena aldatzeko konpromisoa duena. Elkartasun irrika pertsonala eta gehiengoaren pobrezia estrukturala giza eskubideen urraketa bat delako sineste sendoa; eta eskubide guztiak genero berdintasunaz pertsona guztiei hedatzean oinarritutako elkartasunaren ideia. Horietxek dira, besteak beste, gaur gurekin dagoen erakunde honen printzipioak. Haren gizarte lana nabarmendu nahi du Arabako Foru Aldundiak gonbidapen honen bidez.
Comparte esta noticia