Arabako Foru Aldundiak gonbidatuta, Aspanafoa “Araba Gunea” palkoan izan da.
Aspanafoa 1990ean sortu zen minbiziak jotako haurren guraso talde baten ekimenez. Xede nagusia da hobetzea minbizia duten haurren eta haien gurasoen bizitza kalitatea, hainbat jarduera eginez. Aspanafoak nahi duena da konpontzea bere zerbitzuen bidez prozesu onkologikoak eragindako adingabeen arazo psikosozialak.
Aspanafoaren xedea da laguntzea minbizia duten Arabako haurren familiei beren seme-alaben gaixotasunak dirauen bitartean, honela:
- Laguntza psikologikoa
- Arteterapia
- Eskola laguntza
- Dirulaguntza ospitaleratzeagatik (janari txartelak, dirulaguntzak joan-etorriengatik, dietak ospitaleratzeagatik…)
- Gizarte laguntza
- Fisioterapia
- Ospitaleko laguntza eta ospitaleaz kanpoko laguntza
- Elkarri laguntzeko taldeak
- Sentsibilizazio jarduerak
- Boluntarioen prestakuntza
- Bizikidetasun jarduerak eta familiei laguntzekoak
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]