Gaur Asamma etorri zaigu Araba Gunera. Elkarte hori 1990ean sortu zuen bularreko minbiziak jotako emakume talde batek. Haien helburua zen laguntza eskaintzea elkarri eta gaixo bera zuten beste batzuei Asammak gaur ere horretan dihardu, eta, horrez gain, lantegiak eta hitzaldiak antolatzen ditu, gaitz beraren inguruan diharduten hainbat arlotako profesionalek emanak. Gonbidapen honen bitartez, Arabako Foru Aldundiak goretsi egiten du gaitz hori duten pertsonen alde elkarte horrek egindako lana.
Comparte esta noticia