Araba Gunea, gaur, Mugarik gabeko musikari solidarioentzat da.
Gobernuz kanpoko erakunde horrek giza eskubideen alde egiten du, batez ere haurren giza eskubideen alde, musika baliatuz elkartasun gailutzat. Araba Foru Aldundiak, elkartea Araba Gunera gonbidatuz, 20 urtean egin duen lanaren balioa ekarri nahi du agerira, beti kultura eta gizarte ekintza uztartuz jardun baita.