Gasteizko “Asociación Unión y Apoyo del Hablante de Pular” (Haaly Pular) irabazi asmorik gabeko erakundea da, 2012an sortu zen eta etorkinak hirian gizarteratzeko lan egiten du.
Haren helburu nagusiak nazioarteko elkartasuna eta giza eskubideen errespetua da. Erakunde hori Haaly Pular España-ren kidea da, bai eta Haaly Pular Mundu Federazioarena ere.
Oraingo honetan, Araba Gunea erakunde horren eskura jarriz, Arabako Foru Aldundiak elkarteari eskertu nahi izan dio Araban etorkinen alde egiten duten lana.