“Gurean izan dugu CEAR Euskadi – Euskadin Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea. Foru Aldundiak gonbidatuta, CEAR Euskadi “Araba Gunea” palkoan izan da; hain zuzen, zenbait emakume errefuxiatu joan dira, jatorri batekoak eta bestekoak, zeinek era bateko edo besteko jazarpena dela-eta jatorri herrialdetik ihes egin behar izan baitute. CEAR-Euskadi erakunde erreferentea da Euskadin, bai gizaki orok babesa eta asiloa bilatzeko duen eskubidea onartzearen aldeko borrokan, bai Araban kulturen arteko bizikidetza eta aniztasuna sustatzean.
Aldundiak nabarmendu nahi du CEAR-Euskadik errefuxiatu eta migratzaileen eskubideen alde egiten duen lanaren balioa, bai eta emakume horien bizitzen historien eta haiek aintzatestearen balioa ere; izan ere, emakume horiek, beren egunerokoan, borroka egin behar izaten dute diskriminazioaren aurka hainbat arlotan, hala nola etxebizitzak alokairuan eskuratzean eta lana bilatzean, eta eguneroko mikroarrazakeria jasaten dute, baina kultura desberdinetako emakumeen adorearen eta ahalduntzearen erakusgarri ere badira.”