Arabako Foru Aldundiak gonbidatuta gurean izan dugu gaur AECC Araba, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea.
AECC Arabak bere baitan hartzen ditu eriak, senideak, borondatezkoak eta profesionalak, minbiziaren diagnosi eta tratamendu hobea ahalbidetzen duen ikerketa onkologikorako proiektuak finantzatzen, gaitzari aurrea hartzen, sentsibilizatzen eta behar duenari laguntzen dihardutenak.