Salva Maldonadoren taldeak Gasteiztarrak irabazi zituen txapelketako lehen txanpan 9 punturen abantailaz euren aurpegirik onena erakutsiz. Taldea klasifikazioko erdiko aldean dago eta partidu garrantzitsuak irabazi ditu. Nahiz eta ACBko talde gazteenetako bat izan kapaz izan da txapelketako talde handien aurrean aurpegia ematea. Maldonadok errastasunez eta lotsagabe jolastera behartzen du taldea, bi bertute oso arriskutsu edozein talderentzat.
Guillem Vives
Bartzelonako baseak partidu ona jokatu zuen Laboral Kutxaren aurka txapelketako lehen txanpan, eta bere taldearen garaipenaren erantzuletako bat izan zen. 1,93 metroko baseak batez bestez ia puntu sartu ditu partiduko, 4,2 asistentzia eta 1,2ko balorazioa du. Vives jokoa sortzen oso ona da.
Tariq Kirksay
Jokalari beteranoak oso ondo ezagutzen du Liga Endesa. Talde katalanaz gain, Cajasol eta Estudiantesen jokatu du. 1,99ko hegalekoak batez bestez 11,3 puntu, 6 errebote eta 13 baino gehiagoko balorazioa ditu partiduko. Azkarra eta atletikoa, taldea bere gain jartzeko gai da momentu txarretan.