CB Valladolid sailkapeneko azken postuan heltzen da Buesa Arenara. Pisuergan jokatzen duen taldeak ez zuen uda erraz bat izan. Honen erakusgarri Endesa Ligan azken txanpan izena eman izana. Endesa Ligan lehiatzeko asmoz, proiektu berri honek bere oinarriak finkatu nahi ditu. Iazko taldetik bi jokalarik jarraitu dute bakarrik eta gainera, behin denboraldia hasita, hainbat jokalarik taldea utzi dute. Pisuerga pabilioian jokatutako joaneko partiduan Laboral Kutxak 58-87 menderatu zuen CB Valladolid.
DANILO ANDJUSIC
1,95 metro neurtzen duen hegaleko serbiarrak 25 minutu jokatzen ditu bataz beste aurten. Andjusic jokalari arina eta jaurtilari aparta da. Gainera, oso jokalari ausarta eta atletikoa da. Bataz beste 12 puntu sartuz, taldeko jokalari arriskutsuenetako bat da.
DIMITRIS HARITOPOULOS
Laboral Kutxak eta Valladolidek jokatutako joaneko partiduan, jokalari greziarrak itzelezko partidua egin zuen. 22 puntu sartuz eta 29 puntuko balorazioa lortuz, Casasen taldeko jokalari arriskutsuena izan zen. Taldeko jokalari erabilienetako bat da 10 puntuko eta 4 erreboteko bataz bestekoa lortuz.