Azken bi urteetan Euroleague irabazi duen Anadolu Efesen bisita jasoko dute Joan Peñarroyaren gizonek ostiral honetan (20:30). Astea Murtzian itxiko dute (Igandea, 17:00h) Endesa Ligako jardunaldi berri batean.
Bi erronkako asteari ekingo dio Cazoo Baskoniak. Garaipena buruan dutelarik, ostiral honetan (20:30) Anadolu Efesen bisita jasoko dute Joan Peñarroyaren gizonek Euroleagueako jardunaldian. Bi egun geroago, Sito Alonsok zuzentzen duen Murtziari bisita eginez hasiko du Endesa Ligako bigarren itzulia talde arabarrak. Lehen itzulia 13 eta 4-ko markarekin eta Errege Koparako serie-buru izanda amaitu du Baskoniak.
Euroleagueko beste gau baten lekuko izango da Buesa Arena ostiral honetan (20:30). Azken bi denboralditan txapelketa irabazi duen Anadolu Efesen aurka neurtuko ditu indarrak Baskoniak. Ergin Atamanen taldeari irabaztea badakite Joan Peñarroyaren gizonek, joanekoan 78 eta 83-ko markagailuarekin gailendu zirelako. Etxeko berotasunean, balentria errepikatzen ahaleginduko dira.
Igande honetan (17:00), UCAM Murtziari egingo dio bisita talde gasteiztarrak. Endesa Ligako bigarren itzuliari hasiera emango dion norgehiagoka izango da. 13 garaipen eta 4 porrotekin eta erreskadan zortzi garaipen erdietsita amaitu du lehen itzulia Cazoo Baskoniak. 47 aldiz neurtu dituzte indarrak bi taldeak, azkena pasaden abenduaren 4ean eta 102 eta 73-ko markagailuarekin atera ziren garaile gasteiztarrak.
Aste garrantzitsua Joan Peñarroyaren gizonentzat. Euroleaguen sentsazio onak berreskuratu eta Endesa Ligako bigarren itzulia modu onean hasteko helburua dutelarik.