Iaz Rio Natura Monbusen jokatu zuen hegaleko mallorcarrak bi urteko kontratua sinatu du.
Baskoniak bi urtez fitxatu du Alberto Corbacho. Perasovic entrenatzailearen kontratazioaren ondoren, hegaleko mallorcarra da 2015/16 Laboral Kutxaren bigarren fitxaketa (30 urte eta 2.00 metro). Fitxaketa baskonista gaur bertan helduko da Gasteizera. Hurrengo egunetan, errekonozimendu medikua pasa eta ofizialki izango da aurkeztua.
Fitxaketa berriak Rio Natura Monbusen jokatu ditu azken bost denboraldiak. Corbacho Endesa Ligako hiruko jaurtitzaile onena bezala heltzen da Gasteizera. Perimetroa da bere espezialitatea, azken denboraldian 98 hiruko lortu dituelarik (2,88 hiruko partiduko). Gauzak horrela, hiruko jaurtitzaile onena izan da bigarren urtez jarraian -beste behin “Platano de Canarias Hiruko jaurtitzaile onena” izanik-.
Azken denboraldian, Alberto Corbachok 24 minutu eta 12,3 puntu lortu ditu bataz beste. Zalantzarik gabe, bere taldeko erreferenteetako bat izan da.