Azken bi neurketak Zurbanoko mugetatik kanpo jokatu ondoren, Pablo Lasoren gizonak etxera itzuluko dira.
Talde euskalduna etxera itzuliko da Endesa Ligako azken neurketan Bartzelonan irabazi ondoren. Pablo Lasoren gizonek Alba Berlinen (osteguna, 20:30) eta Joventuten (larunbata, 18:00) bisita jasoko dute. Zaleen babesean. urdin-gorriak euren bertsiorik onena ateratzen ahaleginduko dira bi txapelketetan batzen jarraitzeko.
Buesa Arenara iristen lehena Alba Berlin izango da. Alemaniarrek garaipen (Asvelen aurka) eta porrot batekin (Fenerbahçeren aurka) amaitu zuten pasaden asteko europako jardunaldi bikoitza. Israel Gonzalezek zuzentzen duen taldeak iazko bloke ia gehiena mantendu du, Will McDowell-White eta Trevion Williamsen fitxaketekin indartuz.
Badalonako taldea erreskadan hiru porrot erdiestetik dator, etxeko txapelketako sailkapeneko hamalaugarren postuan kokatuz. Talde kataluniarra sei fitxaketa berrirekin indartu da denboraldi berriari begira: Adam Hanga, Atem Pustovyi, Kassius Robertson, Keye Van der Vuurst, Devon Dotson eta Kasier Gates.
Aste garrantzitsua urdin-gorrientzat, etxean bi erronka berriri aurre eginez. Pablo Lasoren gizonek zaleen babesa izango dute Euroleaguen zein Endesa Ligan batzen jarraitzeko.