Gaur, bere 25. urteurrenaren egunean, Araba Gunean izan da AFA-ARABA, Alzheimer eta beste dementzia batzuen elkartea.
Arabako Foru Aldundiak gonbidatuta, “Araba Gunea” palkora etorri da AFA-ARABA elkartea, zeinak dementzia dutenen eskubideen eta duintasunaren alde lan egiten duen, eta familiei laguntza ematen dien, bizi baldintzak, zaintza, laguntza, babesa eta gizarteratzea hobetzeko. Laburbilduz, Araban dementzia duten pertsonen arretan funtsezko gizarte lana sustatzen du.