2024-2025 ABONATU BALDINTZAK 

 

2024/2025 denboraldiko abonatuek Endesa Ligako fase erregularreko neurketa guztiak eta Turkish Airlines Euroleagueko neurketa guztiak Buesa Arenan bizitzeko aukera izango dute, baldin eta agintariek publikoaren presentzia baimentzen badute. 

Endesa Ligako final-erdiak zein finalak eta Turkish Airlines Euroleagueko final-laurdenak ez daude abonuan barne. Beraz, abonatuek neurketa hauek ikusi nahi izanez gero, sarrerak erosi beharko dituzte. Sarreren prezioak eta erosketa-epeak aldez aurretik jakinaraziko dira. 

 

ABONU BERRITZEA 

Denboraldi bakoitzaren amaieran, eta abonatuek kontrakoa jakinarazi ezean, helbideratuta dauden abonu guztiak automatikoki berrituko dira. Abonatu izateari utzi nahi izanez gero, berariaz jakinarazi beharko da epean eta SASKI BASKONIA, S.A.D.k ezarritako kanalen bitartez. Klubak bere ohiko komunikabideen bidez jakinaraziko du epe hori. 

Banku-helbideratzearen datuen arabera, Klubak datorren denboraldiko abonuari dagokion zenbatekoa kobratuko du. 

 

ABONUAREN BALDINTZAK 

Titularra kirol-ikuskizunetan indarkeria prebenitzeko araudiari lotuta dago, bai eta legeak onartutako onarpen-eskubideari ere. 

Debekatuta dago edari alkoholdunak, botilak, latak eta armak edo halakotzat erabil daitezkeen objektuak, bengalak edo antzekoak instalazioetara sartzea. Debekatuta dago ere, instalazioetara edari alkoholdunen, estupefazienteen, psikotropikoen, estimulatzaileen edo antzeko substantzien eraginpean sartzea. 

Debekatuta dago pankartak, sinboloak edo ikurrak instalazioetara sartu eta erakustea. 

Legearen arabera, antolatzaileak abonuaren eramailearen nortasuna eta edukitzak berrikusi eta kontrolatu ditzake segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. 

Behin instalazioetarik irtenda, berriro sartzeko eskubidea galtzen da. 

Antolatzailearen eskubidea da ekitaldia hasi ondoren sarrera baimentzea. 

Instalazioetan ezin da erre. 

Abonuaren erabilera egokia egiaztatzeko, kontrolak egingo dira harmailetan. Erabilera desegokiak antzemanez gero, Klubak abonuak baliogabetu ditzake. 

Abonatuak adin-tarte berdineko beste pertsona bati laga diezaioke abonua. 

Legearen arabera, antolatzaileak abonuaren eramailearen nortasuna eta edukitzak berrikusi eta kontrolatu ditzake segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. 

Behin instalazioetarik irtenda, berriro sartzeko eskubidea galtzen da. 

Abonua galdu edo apurtuz gero, 5€ ordainduta abonu berria entregatuko da. 

Abonua edo sarrerari erabilera desegokia emanez gero, abonua hurrengo bi neurketetarako baliogabetu daiteke, sarbide eskubidea galduz. Jarrera hauek errepikatuz gero, abonua behin betiko deusezta daiteke. 

Klubak helbideratutako edo finantzatutako zenbatekoren bat itzuliz gero, abonatuaren eskubideak murriztu ahal izango dira. 

Klubak neurketen datak aldatu ditzake, beharrezkoa dela uste badu edo telebista-emanaldien ondorioz. 

Abonua eskuratu ondoren, ez da itzulketarik, baliogabetzerik edo aldaketarik onartuko. 

Ez da ekitaldiaren zenbatekoa itzuliko, salbu eta ekitaldia bertan behera uzten bada edo COVID-19aren osasun-krisiak eragindako ezinbesteko kausen ondorioz, eta prebentzio-neurri guztiak hartuta, neurketak publiko guztiarekin jokatu ezin badira. Baldintza klimatologiko txarrek ez dute abonuaren zenbatekoa erreklamatzeko eskubiderik ematen. 

ABONUAREN ABANTAILAK 

  • Abonuaren prezioa %40 baino gehiagoko deskontuaz txarteldegiko prezioarekiko. 
  • %10eko deskontua alta berrien prezioarekiko. 
  • Etxetik kanpoko neurketetan sarrerak erosteko lehentasuna. 
  • Neurketa gehigarrietan sarrerak erosteko lehentasuna. 
  • %10eko deskontua etxeko partiduen sarreren erosketan. 
  • %10eko deskontua Merchandisingean. Promozio bakoitzaren baldintzei lotuta. 
  • Klubaren newsletterra. 
  • Bakheko matrikula doan. 

 

FAMILIA ABONATU PROMOZIOA 

Familia Plan Berria; Hirugarren kidetik aurrera %30eko deskontua. 

  • 2024/2025 denboraldirako, Gazte eta Haur Tarifako abonuak % 30eko deskontuarekin hobarituko dira bi kide baino gehiagoko familia-unitateentzat. 
  • Familia-unitatearen barruan tokirik ez duten txiki abonuak kanpoan geldituko dira 
  • Gazte eta Haur tarifarako bakarrik balio du, Gazteak tarifak hobaria du. 
  • Bezeroentzako arreta-gunean salmenta 
  • Familia-unitate bati gehitzen zaizkion abonu berriek, hobari hori jasotzeko eskubidea izan dezaten, lehen mailako senideak izan beharko dute: gurasoak eta seme-alabak. Bigarren maila: aitona-amonak, bilobak eta anai-arrebak 
  • Familia handi baten kasuan, hirugarren kidetik aurrera guztiei aplikatuko zaie deskontua. 
  • 3 kide badaude eta horietako 2 Gazte eta Haur tarifak badira, tarifa merkeenari aplikatuko zaio. 
  • Ez zaio inoiz aplikatuko lehen eta bigarren kideei. 
  • 3 kide badaude eta horietako 2 tarifa berdinak badira, abonatu berrienari aplikatuko zaio. 
  • Berritze-hobaria jasotzeko baldintzak betetzen badituzte eta promozioa bete gabe kideren batek baja ematen badu, aplikatuko zaion abonuak deskontua galduko du. 

 

BALDINTZA BEREZIAK 

 

%20ko deskontua langabetuentzat (4. Solairua): 

  • Abonatuak Lanbideren Inskripzio-aldien Ziurtagiria  aurkeztu beharko du bi une desberdinetan, denboraldi hasieran (2024ko irailera arte) eta 2025ko urtarrilean. 
  • Langabetuentzako deboluzioa jasotzeko baldintzak: 
  • Gutxienez, 2024/2025 denboraldiko lehen itzulian zehar langabezi egoeran egon izana. Gainera, lan gabe geratu aurretik gutxienez 180 egunez jarraian lan egin izana -gehienez ere 2024/2025 abonatu kanpaina hasi baino 2 urte lehenago. 

 

%20ko deskontua %50etik gorako minusbaliotasuna duten pertsonei, beti ere desgaitasun-maila egiaztatzen duen agiri ofiziala aurkeztuta. Agiri hau aurreko denboraldi baten aurkeztu izan bada, ez dago berriz bidali beharrik. 

 

%10eko Baskonia&Alaves deboluzioa. Denboraldi amaieran, %10eko deboluzioa egingo zaie bi kluben abonatuei. 

———————————-—- Promozio ez metagarriak ———————————– 

  • Lehiaketaren beharrak edo telebista-emanaldiak direla eta, neurketa bakoitzaren eguna eta ordua aldatu egin daitezke. Aldaketa guztiak klubaren komunikazio-kanalen bidez jakinaraziko dira. 
  • Ikuskizunetik eratorritako irudi-eskubide eta jabetza intelektual guztiak erreserbatuta geratzen dira. Horrenbestez, sarreraren eramaileak ezin izango du ikuskizuna filmatu edo grabatu antolatzailearen idatzizko baimenik gabe. 
  • Abonatuak adin-tarte berdineko beste pertsona bati laga diezaioke abonua. 
  • Legearen arabera, antolatzaileak abonuaren eramailearen nortasuna eta edukitzak berrikusi eta kontrolatu ditzake segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. 
  • Behin instalazioetarik irtenda, berriro sartzeko eskubidea galtzen da. 
  • Zure datu pertsonalak (zure gain dauden adingabekoen datuak barne) SASKI BASKONIA, S.A.D.ren fitxategietan sartzen dira kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, klubeko abonatuen harremana kudeatzeko eta klubaren produktu zein zerbitzuen informazioa helarazteko. Horrelako informaziorik jaso nahi ezean, hurrengo helbidean jakinarazi beharko duzu: aclientes@bkndagroup.com. 
  • Zure datuak banku-entitate kolaboratzaileei (abonuen ordainketak kudeatzeko) eta DEPORTIVO ALAVES, S.A.D., BASKONIA KIROL HIRIA, S.L. eta 5+11 FUNDAZIOA (hauen jarduerei buruzko informazio komertzial eta promozionala bidaltzeko) erakundeei bidali diezazkiekegu. Horrelako informaziorik jaso nahi ezean, hurrengo helbidean jakinarazi beharko duzu: aclientes@bkndagroup.com. 
  • Sarbide, baliogabetze, errektifikazio eta aurkaritza eskubideak erabil ditzakezu posta-elektroniko sinatu bat aclientes@bkndagroup.com helbidera bidaliz, beti ere zure NAN kopia erantsiz. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu eta, hala egin ezean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango. 
  • Beste pertsona bati abonua jasotzeko baimena ematen badiozu, baimena eman duenak eta baimendunak behar bezala sinatutako baimena aurkeztu beharko du, eta bien NANaren fotokopia edo argazkia erantsi. Kasu horretan, abonuaren balditzen eta zure datu pertsonalen izapideen informatutzat emango zaizu. Edozein unetan kontsulta dezakezu https://www.baskonia.com/condiciones/ helbidean
  • COVID-19aren osasun-krisiak eragindako ezinbesteko kausen ondorioz, eta prebentzio-neurri guztiak hartuta, abonuari dagozkion neurketak publiko guztiarekin jokatu ezean eta, horrenbestez, eserlekuen esleipenean aldaketak egin behar badira, SASKI-BASKONIA, S.A.D.k esleipen hori libreki egin ahal izatea onartzen du abonatuak, dagokion eserlekuari uko eginez. Eragozpen hauei dagozkien bidezko konpentsazioak 2024/2025 denboraldiaren amaieran burutuko dira, legez ezarritako epeetan. 
  • Era berean, 2024/2025 denboraldiko neurketa guztiak (edo hauetako batzuk) zale gabe jokatuz gero, abonatuek konpentsazioa denboraldiaren amaieran jasotzea onartzen dute, legezko epeen barruan. 
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaile naizen aldetik ditudan eskubideei buruzko informazioa jaso dudala aitortzen dut, azaroaren 16ko 1/2007 Errege Lege-Dekretuarekin bat etorriz, hain zuzen Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defenditzeko Lege Orokorrak eta beste lege osagarriak ezartzen dituena, eta berariaz, nire izenean eta ordezkaritzan, SASKI-BASKONIA, S.A.D.k eskainitako proposamenen artean formulario honetan adierazitako aukera onartu dudala. 
  • Honen bidez SASKI-BASKONIA, S.A.D.k bere betebeharrak bete dituela adierazten dut, eta beraz, kontzeptu honengatik ez dut ezer gehiago erreklamatzeke. 

ABONATUARENTZAKO ARRETA 

Telefonoa: 945 13 91 91 

Posta elektronikoa: aclientes@bkndagroup.com 

Informazio gehiago Baskonia-Alaves Store dendan (General Alava kalea,1) eta baskonia.com webgunean. 

Saski Baskonia SAD 2024