Pablo Lasoren gizonek UCAM-en aurka neurtuko dituzte indarrak etxeko txapelketako 27. jardunaldian.
Europako denboraldia amaitu ondoren, talde Gasteiztarrak Murtziara bidaiatuko du Endesa Ligako hurrengo erronkari aurre egiteko. Baskoniak neurketa garrantzitsu bat izango du aurrean PlayOff-era sailkatzeko bidean postuak aurreratzeko aukerak izateko.
10. UCAM Murtzia (12 garaipen eta 14 porrot): Valentzia Basketen aurka etxetik kanpo garaipena lortu ondoren iritsiko da neurketara Sito Alonsok zuzentzen duen taldea. Murtziarrek Baskoniak baino garaipen bat gutxiago dute, sailkapeneko hamargarren postuan kokatuz. Denboraldi honetan zazpi garaipen lortu dituzte etxetik kanpo. Aldiz, Murtziako Kirol Jauregian jokaturiko azken lau norgehiagokak galdu dituzte. 16,3 puntu, 3,1 asistentzia eta 15,8-ko balorazioarekin, Dylan Ennis da jokalaririk nabarmenena.
9. Baskonia (13 garaipen eta 13 porrot): Euskal taldeak aste honetako bigarren erronkari egingo dio aurre Buesa Arenatik kanpo. Talde gasteiztarrak badaki zer den denboraldi honetan murtziarrei irabaztea. Joaneko partidan garaipena lortu zuten Donta Hall bikain batekin (27 puntu eta 45-eko balorazioa). Playoff-etara sailkatzeko borrokan, urdin-gorriek garaipen berri bat batzeko borrokatuko dute.
Erronka garrantzitsua Murtzian, lehiaketako zortzi onenen artean amaitzeko lasterketan aurkari zuzena den talde baten aurka. Baskoniak eta UCAM-ek 51 aldiz neurtu dituzte indarrak eta horietako 38-tan urdin-gorriek lortu dute garaipena.