Exijentzia handiko Europako denboraldia 14 garaipen eta 20 porroteko balantzearekin amaitu da, sailkapeneko 14. postuan.
Gasteiztarrek agur esango diote Europako lehiaketarik ospetsuenaren 25. denboraldiari. Pablo Lasoren gizonek bukatutzat eman zuten atzo bere exijentzia eta lehiakortasun handia berriro ere mahai gainean jarri duen edizioa. Baskoniak 14 garaipen lortu ditu, hurrengo faseetan aritzeko aukerarik gabe utziz.
Mende laurdena darama Baskoniak Europako potentzia handien aurka lehiatzen, Buesa Arena kontinenteko saskibaloiaren erakargarrritasun handienetako batean bihurtuz. Zaleekin batera, urdin-gorriek 12 garaipen batu dituzte, azken seiak jarraian, Real Madril, Fenerbahçe, Panathinaikos edo Bartzelona bezalako aurkari handien aurka.
Klubak eskerrak eman nahi dizkie astez aste bere taldea animatu eta babestu duten zale guztiei. Denboraldian zehar, Buesa Arenak 160.857 ikusle hartu ditu, batez beste, 9.500 zale lehiako. Denboraldi osoan zehar emandako baldintzarik gabeko babesak berriro erakutsi du zaletasunik leialenetako bat dela.
24-25 edizio europarra amaitu da euskal taldearentzat. Turkish Airlines Euroleaguen Baskoniako taldearen historiaren 25. kapituluari amaiera ematen dion urtea. Indartsuago itzuliko gara.