Urdin-gorriek ezin izan dute garaipena lortu ALBA Berlinen aurka.
Baskonia Uber Arenan erori da 97 eta 90-eko markagailuarekin. 17 puntu, 4 errebote eta 21-eko balorazioarekin, Nikos Rogkavopoulos izan da talde urdin-gorriko jokalaririk nabarmenena.
Baskonia aurretik hasi du norgehiagoka 6 eta 14-ko partzial batekin. Baina Alemaniarrek 24na berdintzea lortu dute lehen laurdenaren azken txanpan. Lehen hamar minutuak 26 eta 24 amaitu dira ALBA-ren alde. 6 eta 11-ko partzial batekin, Baskoniak markagailua irauli eta 5 puntuko errenta lortu du. Baina Pedro Callesenek hutsuneak topatu dituzte defentsa urdin-gorrian lehen zatia bereganatzeko (50-46).
ALBA Berlinen aldea handitzea lortu du aldageletatik bueltan. Baskoniak ezin izan du aurkariaren erasoko jokoa gelditu eta azken laurdenera 75 eta 69-ko markagailuarekin iritsi da. Azkenean, Baskonia ezin izan du garaipena erdietsi Uber Arenan (97-90).