Magic D-Rock eta Cocoren omenezko musikala protagonista Baskonia-Tenerife neurketan.
Datorren apirilaren 20an, Buesa Arena saskibaloia eta ikuskizuna uztartuko dituen esperientzia ahaztezinaren agertoki bihurtuko da. Baskonia eta La Laguna Teneriferen arteko lehiak, bi ekoizpen musikal handi izango ditu lagun: Magic D-Rock norgehiagokaren zehar eta Cocoren omenezko musikala neurketa neurketa amaitu ondoren. Familian gozatzeko eta kirola beste modu batean bizitzeko jardunaldi berezia.
Partidan zehar, zaleak Magic D-Rock-en unibertsoan murgilduko dira, milaka ikusle bereganatu dituen musikal apurtzailea. Ikuskizun honek 80ko hamarkadako pop eta rock klasiko handiak bertsionatzen ditu, proiekzio ikusgarriekin batera. Abentura honek Buesa musikaz, barrez eta emozioz beteko duten pertsonaia ezagunak ditu protagonista.
Norgehiagokaren ondoren, Zurbanoko pabilioiak 700.000 ikusle baino gehiago hunkitu dituen Cocoren omenezko musikal arrakastatsua hartuko du. Eszenaratze ikusgarriarekin, ikuskizun honek Mexikoko Hildakoen Eguna eta bere abesti mitikoak ospatzen ditu, azken hauek zuzenean interpretatuz. Egun ahaztezin bati amaiera emango dion esperientzia paregabea.
Ikuskizunez gain, bi musikaletako pertsonaiek zaleekin elkarreraginean jardungo dute harmailetan, argazki guneak egongo dira eta partidaren ohiko ekintzak gai berezi horren ingurukoak izango dira.