Europako erronka berri bati egingo diote aurre Pablo Lasoren gizonek Alemanian.
Zalgirisen eta Kanaria Handiaren aurka garaipena lortu ondoren, Baskoniak sentsazio onekin jarraitzea bilatuko du, oraingoan etxetik kanpo. Ostegun honetan, 20:00etatik aurrera, urdin-gorriek Uber Arena bisitatuko dute ALBA Berlinen aurka indarrak neurtzeko. Baskoniak badaki zer den denboraldi honetan Israel Gonzalezenak menderatzea (80-57 joaneko lehian) eta bihar emaitza berdina lortzen ahaleginduko da.
18. ALBA Berlin (4 garaipen eta 24 porrot): Talde alemaniarra, entrenatzailea aldatu ondoren iritsiko da neurketara, Israel Gonzalezen ordez Pedro Callasek hartuz ALBA Berlinen ardura. Azken lau norgehiagokak galdu ostean, sailkapeneko beheko postuetan kokaturik ageri da. Hala ere, saskiratze pase gehien ematen dituen bosgarren taldea da, neurketako 19,4 asistentzia, Martin Hermannsson txapelketa osoko laugarren asistentzia emaile onena izanik. Entrenatzaile kantabriarrak jokalari guztiak izango ditu bere aginduetara.
14. Baskonia (12 garaipen eta 16 porrot): Baskoniak Alemaniako hiriburura bidaiatuko du Euroleaguen batzen jarraitzeko helburuarekin, oraingoan etxetik kanpo. Intentsitate handiko lehian, urdin-gorriek garaipena bereganatzeko borrokatuko dute. Baskonia txapelketa osoan errebote gehien hartzen dituen taldea da.
Bi taldeen arteko 16. norgehiagoka izango da, Baskoniak 10 garaipen erdietsiz. Ostegun honetan, 20:00etatik aurrera, urdin-gorriek Europako garaipen berri bat lortzen saiatuko dira ALBA Berlinen aurka.