2013 eta 2018. urteen artean jaiotako gazteei zuzendua, apirilaren 22tik 25era bitartez garatuko da, teknifikazio modalitatea eskainiz.
Aste Santua ate joka dagoelarik, Baskonia-Alaves Fundazioak saskibaloi campusaren edizio berri bat jarri du martxan hurrengo Pazko jaiari begira. 2013 eta 2018. urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako hitzordurako izena emateko epea martxoaren 10ean, astelehena, irekiko da.
Jardueraz, ikaskuntzaz, jolasez eta dibertimenduz beteriko programa duen campusa apirilaren 22tik 25 era bitartez garatuko da. Gainera, aurreko Gabonetan gertatu bezala, teknifikazio modalitatea eskainiko zaie 2013 eta 2015. urteen artean jaiotako guztiei. San Andres, Judimedi eta Salburuako instalazioak, azken hau teknifikaziorako zuzendua, izango dira datozen asteetako saskibaloi plan onenaren epizentro.
Azken denboraldietako tradizioa mantenduz, campusak bi ordutegi desberdin eskainiko ditu: lehena 09:00etatik 13:30etara eta bigarrena 09:00etatik 15:00etara, BAKH-n bazkaltzeko aukerarekin. Interesa duten guztientzat doako zaintza zerbitzua eskainiko da 08:00etatik aurrera.
Izen emateak Baskonia-Alaves Fundazioaren webgunean edo Baskonia-Alaves Store-n egin ahal izango dira apirilaren 14ra arte. Pertsonako prezioa 100€-koa da A plana aukeratuz gero, 120€ teknifikazio modalitatean izena ematen dutenentzat, eta 175€-koa B plana aukeratuz gero, 195€-ra igoz Salburuan jarduera egingo dutenentzat.