Baskoniak Panathinaikosen aurka jokatuko du Zurbanoko pabiloian.
Baskoniak eta Panathinaikosek indarrak neurtuko dituzte bihar, urtarrilak 17, 20:30etatik aurrera, Buesa Arenan, Euroligako 22. jardunaldiko norgehiagokan. Lehiaketako egungo txapelduna den talde greziarra, asteko Europako lehen lehian Batzelonaren aurka galdu ondoren iritsiko da Gasteizera. Zaleen aurrean, Pablo Lasoren taldea bere bertsiorik onena erakusten saiatuko da Europako txapelketan garaipen garrantzitsua lortzeko.
15. Baskonia (8 garaipen eta 13 porrot):
Olympiacosen aurka luzapenean erori ondoren (101-102), sailkapenean aldea murrizteko asmoarekin ekingo dio partidari Baskoniak. 8 garaipen eta 13 porroteko balantzearekin, urdin-gorriak etxean indartsu izaten saiatuko dira, Panathinaikosen aurka garaipen garrantzitsua lortzeko. 18.5-ko eta 14.2-ko balorazioarekin, Chima Moneke eta Donta Hall dira euskal taldeko jokalaririk nabarmenenak.
4. Panathinaikos (13 garaipen eta 8 porrot):
Europako azken neurketan Bartzelonaren aurka erori ondoren iritsiko da Gasteizera Panathinaikos, baina egungo txapelduna eta txapelketako talderik sendoenetako bat da. Ergin Atamanen taldeak azken sei partidetatik bost garaipen kateatu ditu eta sailkapeneko laugarren postuan kokatu da. Nahiz eta Mathias Lessort pibota baja izan, Greziako taldeak bloke sendo bat du, Kendrick Nunn, Kostas Sloukas edota Juancho Hernangomez bezalako jokalariekin.
Neurketa goi mailako erronka izango da, eta Baskoniak bere bertsiorik onena aurkitu beharko du egungo txapeldunari aurre egiteko. Buesa Arenako giroa funtsezkoa izango da taldea Europako denboraldiko bederatzigarren garaipenera bultzatzeko.