Baskonia puntu bakar batengatik erori da luzapenean erabaki den neurketan.
Amaierararino borrokatu eta neurketa ona jokatu badute ere, Pablo Lasoren gizonek ezin izan dute kolpea eman liderraren aurka eta puntu bakar batengatik erori dira Olympiacosen aurka. Timothe Luwawu-Cabrrot eta Donta Hall izan dira jokalari urdin-gorri nabarmenenak 36 puntu, 14 errebote eta 44-ko balorazioarekin bi artean.
Lehia hasiera parekatu batean, Georgios Bartzokasenek lortu dute lehen abantaila 7 eta 11-ko partzial batekin. Saskiraketa trukeak eta intentsitate handiko defentsak, markagailua berdinduta jarraitzea ekarri dute. Baskoniak aurretik amaitu du lehen laurdena (17-16). Intentsitateak jarraipena izan du eta markagailua 28-ko berdinketa adierazi du bigarren laurdenaren hasieran. Baskoniak borrokatzen jarraitu du, atsedenaldira bi puntuko aldearekin iritsiz (42-40).
Pablo Lasoren gizonak energiak berrituta kantxaratu dira, 15 eta 7-ko partzial batekin, hamar puntuko aldea lortuz (57-47). Olympiacosek baina, erantzun egin du, diferentzia murrzituz laurdenaren amaieran. Parekotasuna mantendu egin da, neurketa luzapenera joanez (89-89). Baskoniak amaieraraino borrokatu du, baina ezin izan du txapelketako liderra gainditu (101-102).