Pablo Lasoren gizonek Baxi Manresa menderatu dute Endesa Ligan jokaturiko 1.600. neurketan
Etxeko txapelketan jokaturiko 1.600. neurketan, Real Madril eta Bartzelona bakarrik iritsiz zifra hauetara, gasteiztarrek garaipena lortu dute talde kataluniarraren aurka. Markagailuan atzetik joan badira ere, Pablo Lasorenek garaipen garrantzitsua lortu dute Kamar Baldwinen azken segundoan sartutako saskiraketarekin. 22-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerskis eta Donta Hall izan dira jokalari urdin-gorri nabarmenenak.
Bi taldeen arteko saskiraketak neurketa abiatzeko. Baskonia aurretik jarri da baina etxeko taldearen erantzunak entrenatzaile gasteiztarraren hutsartea eragin du (13-5). Manresako taldearen defentsak urdin-gorrien jokoa galarazi dute (24-11). Baxiren intentsitatea ez da gelditu, baina Baskoniak konponbideak topatzen hasi da diferentzia murrizteko. Ocamporen gizonek erasoko erritmoa berreskuratu dute, atsedenaldira 12 puntuko abantailarekin iritsiz (43-31).
Aldageletatik bueltan, Baskonia ideia argiekin kantxaratu da. Markus Howarden gidaritzapean, talde urdin-gorria hiru puntura jarri da hirugarren laurdenaren erdialdean. Pablo Lasoren gizonek sei puntuko desabantailarekin iritsi dira azken laurdenera (61-55). Euskal taldeak neurketa berdintzea lortu du azken minutuetan. Donta Hallen birrintze batek aurretik jarri ditu gasteiztarrak. Kamar Baldiwek bi segunduren faltan lortutako saskiraketak garaipena eman dio Baskoniari Endesa Ligako 1.600. neurketan (80-82).
Baskoniak garaipenarekin amaitu du 2024. urteko azken neurketa. Urdin-gorriak Buesara itzuliko dira datorren urtarrilaren 2an (20:30) Izar Gorriaren aurka jokatzeko.