Amaieraraino borrokatu badute ere, urdin-gorriek ezin izan dute batu Malagako taldearen aurka.
Etxera bueltan, Pablo Lasoren gizonak 88 eta 90 erori dira Unicajaren aurka. Intentsitate handiko lehia batean, Kamar Baldwin izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena 21 puntu eta 22-ko balorazioarekin.
Neurketa hasiera etxekoen aldekoa izan da 11 eta 0-eko partzial batekin. Baskoniak aurretik jarraitu du laurdenean zehar, baina Ibon Navarrorenak suspertu egin dira, lehen 10 minutuak 23 eta 20-ko markagailuarekin amaituz. Malagako taldearen intentsitateak gora egin du, neurketaren agintea hartuz bigarren zatiari begira (40-42).
Aldageletatik bueltan, Unicajak 9 eta 15-eko partziala ezarri du diferentzia handitzeko (49-57). Bisitariak gogor mantendu dira defentsan, urdin-gorrien saskiraketak galaraziz, hirugarren laurdena 56 eta 69 amaituz. Baskoniaren aldeko 17 eta 10-eko partzialak aldea murriztu du. Erasoan asmatuta, talde urdin-gorriek neurketa berdintzea lortu du minutu eta erdiren faltan (83-83). Azkenean, Baskoniak ezin izan du neurketa itxi eta 88 eta 90 erori da.