Urdin-gorriek ezin izan dute batu Bayernen aurka.
Lehen zati berdindu baten ondoren, gasteiztarrek ezin izan dute asteko bigarren garaipena batu Alemanian, Sap Gardenen 94 eta 80-ko markagailuarekin eroriz. 25 puntu, 11 errebote eta 31-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da neurketako jokalaririk nabarmenena.
Lehia oso parekatua hasi da, etxekoek norgehiagokako lehen abantaila lortuz 9 eta 8-ko partzial batekin. Baskoniak erreakzionatu egin du, baina ezin izan du aurre hartu. Lehen laurdena 23ko berdinketarekin amaitu da. Pablo Lasorenek 0 eta 8-ko partziala ezarri dute entrenatzaile alemaniarraren hutsartea eraginez. Geldialdiaren ondoren, Gordon Herbetenak suspertu egin dira eta 18 eta 5-eko partzial batekin berriz ere aurrea hartu dute. Lehen zatia 44ko berdinketarekin amaitu da.
Baskoniak martxa bat ezarri du aldageletatik bueltan 0 eta 6-ko partzial batekin, baina alemaniarrek hutsuneak topatu dituzte defentsa urdin-gorrian, markagailua berdinduz hirugarren laurdenaren erdialdean (56-56). Bayernen ihes egitea lortu du, 8 puntuko abantailareki iritsiz azken laurdenera. Borrokatu badu ere, Baskoniak ezin izan du etxekoen erasoko jokoa gelditu eta 94 eta 80-ko markagailuarekin erori da Munichen.