Urdin-gorriek ezin izan dute batu Buesan.
7 eta 12-ko partzial batek aurretik jarri du talde bisitaria lehen minutuetan. Baskoniak hainbat saskiraketa kateatu ditu kanpotik aldea murrizteko eta berdinketa ezartzeko bigarren laurdenari begira (25-25). Pedro Martinezenak erantzun egin dute 0 eta 8-ko partzial batekin, entrenatzaile gasteiztarraren hutsartea eraginez. Azkenean, neurketa valentziarren aldeko hamaika puntuko errentarekin iritsi da atsedenaldira (40-51).
Hirukoetan asmatuta, Valentzia Basket aurretik mantendu da eta diferentzia handitzea lortu du. Hirugarren laurdena 63 eta 87 amaitu da. Baskoniak ezin izan du aldea murriztu azken laurdenean eta 93 eta 116 erori da Valentziaren aurka.