Jokalari frantziarrari egindako probek ezker hankako lesio muskular bat zehazten dute.
Turkish Airlines EuroLeagueko hamaikagarren jardunaldi zegokion Olympiakosen aurkako neurketan, Timothé Luwawu Cabarrotek min hartu zuen bikian. Klubeko zerbitzu medikoek Gasteizera itzuli ondoren egindako probek berretsi egin zuten ezker hankako barruko bikian zuen lesioa.
Jokalari frantziarra errekuperazio lanean hasi da jada eta bere bilakaeran markatuko du noiz itzuliko den talde dinamikara. Animo, Tim!