Teknifikazio modalitatea eskainiko da 2013 eta 2015. urteen artean jaiotako gazte guztientzat.
Baskoniaren Gabonetako Campusaren edizio berri bat gerturatzen ari da. Aste gutxi barru, Baskonia-Alaves Fundazioak, entitate urdin-gorriarekin elkarlanean, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako bat jarriko du abian etxeko txikientzako.
Aurten Judimendi eta Salburuako instalazioetan egingo den esperientzia aberasgarria. Honetarako, izena emateko epea azaroaren 26an irekiko da Saskibaloi Eskolako partaideentzat eta egun bat beranduago publiko orokorrarentzat. Plazak mugatuak dira eta inskripzioa online edo aurrez aurre egin ahal izango da Baskonia-Alaves Store-n abenduaren 18ra arte.
Hau, lau eguneko bi astetan banatuko da. Lehenengo txanda abenduaren 23tik 27ra egingo da, abenduaren 25a jaieguna izanik, eta bigarrena, berriz, abenduaren 30etik 2025eko urtarrilaren 3ra, urtarrilaren 1a jaieguna izanik. Aurreko edizioetan bezala, bi ordutegi mota eskainiko dira: 9: 00etatik 13: 30era eta 09: 00etatik 15: 00etara, azken honek BAKH-n bazkaltzeko aukera eskainiz. Doako zaintza zerbitzua eskainiko da 8: 00etatik aurrera.
Campusa, 2013 eta 2018. urteen artean jaiotako gazteentzat zuzendurik egongo da. Gainera, 2024ko edizioak berrikuntza garrantzitsu bat ekarriko du: teknifikazio modalitatea eskainiko zaie 2013 eta 2015. urteen artean jaiotako guztiei, jarduera hau Salburuan eginez.
Saskibaloi Eskolaren metodologia saskibaloiaren hastapeneko eta kirol anitzeko jardueretan egongo da. Parte-hartzaileen kirol eta garapen integralera bideratuta, parte-hartzea, berdintasuna, ilusioa, lankidetza, tolerantzia, iraunkortasuna eta taldea sustatuko dituzte balio nagusi gisa.
MATERIALA
Kamiseta eta hamaiketakoa.
ASTEKO PREZIOAK
Judimendi: 100€ (A Aukera) eta 175€ (B Aukera)
Salburua: 120€ (A Aukera) eta 195€ (B Aukera)
Txikienek gehien espero duten momentuetariko bat iristear da. Campusa lagunak egiteko eta saskibaloian baldintza onenetan aritzeko leku aproposa izango da.