Ekimen horren bidez, jarduera-protokolo bat ezartzen da, 5.000 pertsona baino gehiagori eragingo dien ingurune segurua bermatzeko.
Baskonia-Alaves Taldeak adin txikikoak babesteko kanpaina bat abiarazi du, entitateko kide diren kirolari gazteentzat ingurune seguru eta babestuak bermatzeko helburuarekin, 5.000 pertsona baino gehiagori eraginiz, langileen, kirolarien eta familien artean.
Beheko kategorietako eta kirol-eskoletako 1.800 adingaberi eragingo dien proiektu horrek, futbola, saskibaloia, izotz-hockeya, irristaketa artistikoa, igeriketa eta padela hartzen ditu bere baitan.
Proiektuak barne hartzen du adingabeak babesteko esparru bat, jarduteko protokolo bat eta LOPIVI Legea betetzen dela ziurtatzeko gomendio multzo bat ezartzea. Besteak beste, neurri hauek hartu dira:
- Zuzeneko komunikazio-kanala, QR baten eta Adingabea Babesteko Postontzi baten bidez, edozein pertsonak edozein egoera kezkagarriren berri isilpean eman dezan.
- Taldeko babes-ordezkariaren figura sortzea, babes-neurri guztiak behar bezala aplikatzen direla gainbegiratzeaz eta bermatzeaz arduratuz
Gainera, azken egunotan 1.000 pertsona baino gehiago (entrenatzaileak, teknikariak, staff eta taldeko erakundeetako langileak eta kirolari guztiak) inplikatu dituen prestakuntza espezifikoak egin dira. Saio horien helburua, adingabeen segurtasuna arriskuan jar dezakeen edozein egoeraren aurrean ezagutza eta jarduteko gaitasuna indartzea izan da.
Ekimen honekin, Baskonia-Alaves Taldeak kirol bikaintasunarekin ez ezik, nortasunaren parte diren errespetu, zaintza eta babes balioekin duen konpromisoa berresten du.