Pablo Lasoren gizonek aragoiko lurretan itxiko dute astea.
Gasteiztarrek erronka garrantzitsua izango dute Principe Felipe Pabiloian (igandea, 17: 00etan). Casademont Zaragozaren aurka indarrak neurtuz sailkapenean gora egiteko helburuarekin. Erasorako gaitasun handienetarikoa duten bi talderen arteko lehia izango da.
9. Casademont Zaragoza (3 garaipen eta 3 porrot): Etxean Rio Breoganen aurka garaipen sendoa lortu ondoren (111-53), Porfirio Fisacek zuzentzen duen taldeak Valentziaren aurka atzeratu zen neurketari egin beharko dio aurre gaur. Txapelketa osoko talderik saskiratzaileena da, lehiako, bataz beste, 93,8 puntu erdietsiz. Bojan Dubljevic da taldeko jokalaririk nabarmenena, 15,7 puntu eta 21-eko balorazioarekin.
13. Baskonia (3 garaipen eta 4 porrot): Etxeko txapelketan Hiopos Lleidaren aurka garaipena lortu ostean iritsiko dira Zaragozara Pablo Lasoren gizonak. Aste honetan Buesa Arenan bi porrot jasan ondoren, Baskonia sentsazioak berreskuratzen ahaleginduko da. Tadas Sedekerskis kapitaina da jokala urdin-gorri nabarmenena 10,3 puntu, 7,3 errebote eta 18-ko balorazioarekin.
Neurketa garrantzitsua Baskoniarentzat, etxeko txapelketan laugarren garaipena lortzeko, sentsazioak berreskuratzeko eta sailkapenean gora egiteko.