Urdin-gorriek ezin izan dute Sasa Obradovicenak gainditu Buesan.
Baskoniak ezin izan zuen talde bisitariaren neurketa hasiera bizia irauli eta ezin izan zuen EuroLeagueko asteko bigarren lehian batu. Chima Moneke eta Donta Hall izan ziren jokalari urdin-gorri baloratuenak.
Monako hobeto kantxaratu zen eta 4 eta 14-ko partziala ezarri zuen. Norgehiagokaren dinamika bere horretan jarraitu zuen, lehen laurdena 7 eta 24 amaituz. Baskonia aurkariaren defentsak hutsuneak topatzen ahalegindu zen, baina atsedenaldria 24 eta 47-ko markagailuarekin iritsi zen.
Pablo Lasoren mutilek 31 eta 14-ko partzialarekin erreakzionatu zuten atsedenalditik bueltan, azken hamar minutuei begira, aldea sei puntura ekarriz. Azkenean, Baskoniak ezin izan zuen garaipea lortu Monakoren aurka (75-87).