38 punturekin, Endesa Ligako bere saskiratze errekorra ezarri du urdin-gorriak.
Hegalekoak Hiopos Lleidaren aurka egindako lan bikainak, bere saskiratze marka 38 puntura eramatea balio izan dio. Markus Howardek arratsalde bikaina izan zuen talde kataluniarraren aurka, zortzi hiruko erdietsita.
Neurketa horretan, Markus izan zen jokalaririk nabarmenena 35 puntuko balorazioarekin. Gure jokalaria txapelketako bigarren hiruko egilerik onena da, lehiako 3,1 jaurtiketa erdietsita.
Partidaz partida, Markusek bere mugak gainditzen jarraitzen ditu, oraingoan saskiratze errekor pertsonal batekin.