Pablo Lasorenek ezin izan zuten batu asteko Europako bigarren neurketan.
Lehia zaila Gasteiztarrentzat Parisen. Kanpoko jaurtiketetan izandako portzeintai baxuek markatu zuten neurketa eta Baskonia Tiago Splitterrenen aurka erori zen 67 eta 65. Chima Moneke izan zen norgehiagokako jokalaririk nabarmenena 19 puntu, 12 errebote eta 30-eko balorazioarekin.
Neurketa berdinduta hasi zen Parisen, Baskoniak aurrea hartuz lehen minutuetan (5-6). Tiago Splitterren mutilek erantzun egin zuten eta 9 eta 4-ko partzial batekin markagailua irauli zuten Adidas Arenan. Lehen laurdena 18-16 amaitu zen. Paristarrek Baskoniaren defentsan toki gehiago aurkitzea lortu zuten eta Pablo Lasoren mutilek kanpoan asmatzen ez zutela aprobetxatu zuten aldea hartzeko. Lehiako diferentzia handiena 11 puntuko izan zen (33-22). Urdin-gorriak suspertu eta aldea murriztea lortu zuten atsedenaldirako (38-35).
Atsedenaldiaren ondoren, Pablo Lasoren mutilak markagailuan hurbiltzen saiatu ziren, baina Pariskoen erasoko jokaldi onek atzetik mantendu zituzten norgehiagokak aurrera egin ahala. Azkenean, hirugarren laurdena Tiago Splitterren taldearen aldeko markagailuarekin bukatu zen (57-48). Baskoniak ezin izan zuen aurkariaren saskia erraz aurkitu eta azken laurdenean Paris Basketballetik gertu egon arren, gasteiztarrak 67 eta 65 galdu zuten Adidas Arenan.
Baskonia etxeko txapelketan pentsatzen ari da jada. Urdin-gorriek Kanaria Handiari egingo diote bisita igande honetan, 18:00etatik aurrera.