Urdin-gorriek neurketa historiko bat jokatuko dute Parisen asteko bigarren garaipena lortzeko helburuarekin.
Baskoniak ondo ekin dio jardunaldi bikoitzeko asteari, etxean, EA7 Emporio Armani Milan gainditu eta EuroLeagueko laugarren garaipena erdietsi ondoren. Ostiral honetan, 20:45etatik aurrera, frantziako hiriburura bidaiatuko dute Paris Basketballen aurka historiako lehen lehia jokatzeko. Neurketak pizgarria izango du, baskoniako legenda eta gaur egungo Pariseko entrenatzaile den Tiago Splitterrekin berrelkartzea.
10. Paris Basketball (3 garaipen eta 3 porrot): Europako azken bi hitzorduetan Monako eta ALBA Berlin gainditu ondoren, Tiago Splitterrenak postuak igo dituzte sailkapenean. Talde Frantziarreko liderra TJ Shorts, txapelketako jokalaririk baloratuena (23.3) eta hirugarren saskiratzaile nagusiena (18.3), da. Talde joko onak, txapelketa osoko hirugarren talderik saskiratzaileena izatera eraman du. Tiago Splitter, baskoniako legenda, bere lehen denboraldia egiten ari da Europako aulkietan.
4. Baskonia (4 garaipen eta 2 porrot): Pablo Lasoren gizonek Parisera joateko prestatzen ari dira, EuroLeagueko asteko bigarren neurketari aurre egiteko. Etxetik kanpoko lehen garaipena lortzeko helburu argiarekin, urdin-gorriak Zurbanoko mugetatik kanpo indartsu izatea bilatuko dute. Entrenatzaile gasteiztarrak txapelketako bigarren talderik erreboteatzaileena du, lehiako bataz beste, 38.8 aldaratze hartuz.
Baskoniaren eta Paris Basketballen arteko estreinako norgehiagokan urdin-gorriek lehen garaipena jarri nahi dute kontagailuan. Ostiral honetan, 20:45etatik aurrera, Baskoniak asteko bigarren garaipena lortzeko borrokatuko du, Europako denboraldiko bosgarrena, Tiago Splitterren taldearen aurka.