EuroLeague-n debutaria den eta baskoniako jokalari ohi Tiago Spliterrek zuzentzen duen talde paristarrak txapelketako historian lehenengoz jasoko du euskal taldearen bisita.
Ostiral honetan (20:45), Baskoniak Paris bisitatuko du Paris Basketball-en aurka, denboraldi honetako talde berri bakarra, emozio handiko neurketa jokatzeko. Jokaturiko se norgehiagoketatik Tiago Spliterrenek hiru irabazi dituzte, sailkapeneko hamaikagarren postuan kokatuz. Talde frantziarra eskarmentu handiarekin iritsiko da, 2023-24 denboraldiko EuroCup-ean egindako urte bikainak bultzatuta. Bertan, 22 eta 1-eko marka ikusgarria lortu zuen, garaikurra altxatuz eta Europako saskibaloiko liga garrantzitsuenean lehiatzeko txartela eskuratuz.
David Kahnek 2018. urtean sortutako taldeak igoera meteorikoa izan du Frantziako bigarren mailatik, 2021ean maila gorenera igoz eta 2022an EuroCup-era iritsiz. Bi urte geroago, Paris Basketballek EuroLeague-ko lehiatzeko txartela eskuratu zuen.
Parisko taldeak jokalari garrantzitsuak ditu, besteak beste, T.J. Shorts. Bere lehen esperientzian, sei neurketa jokatuta, txapelketako hirugarren saskiratzaile nagusia eta bigarren baloratuena da, bataz beste, 18,3 puntu, 3,2 errebote, 7,8 asistentzoa eta 23,3-ko balorazioa erdietsita. Gainera, 10.2 puntu, 5.5 errebote eta 14.3-ko balorazioarekin, Mikael Jantunen da talde frantziarreko bigarren jokalaririk baloratuena.
Tiago Splitter, Baskoniako legenda baten, gidaritzapean, Paris Basketball-ek EuroLeague-n mantentzea bilatu nahi du. Baskoniarentzat, Europako saskibaloiaren elitean izen bat hartzeko asmoa duen talde baten aurka jokatzeko aukera paregabea da. Pablo Lasoren gizonak euren bertsiorik onena erakusten saiatuko dira, Frantziako lurretan garaipen garrantzitsua lortzeko.