Pablo Lasoren gizonak azken segundoetan erori dira eta ezin izan dute batu Endesa Ligan.
Talde euskaldunak ezin izan du Joventut gainditu etxeko txapelketako bosgarren norgehiagokan. Pablo Lasoren gizonek amaieraraino borrokatu dute, puntu bakarrera jarriz 11 segundoren faltan, baina garaipena kataluniarrentzat izan da. Chima Moneke izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena 15 puntu, 8 errebote eta 28-ko balorazioarekin.
Joventutek estreinatu du markagailua lehen laurdenean. Jaramazek eta Howardek bi hiruko erdietsi dute neurketako lehen abantailak lortzeko. Bisitariek aurrerapausoa eman dute eta aurretik jarri dira, baina Baskoniak, hirukoetan asko asmatuta, 27 eta 19 itxi du lehen hamar minutuak. Joventut diferentzia murrizten ahalegindu da, baina urdin-gorrien erasoko joko onak aurretik mantendu du. Daniel Mireten gizonek markagailua berdintzea lortu dute atsedenaldira iritsi aurretik (47-47).
Hirugarren laurdena Badalonakoen aldeko 8 eta 0-eko partzial batekin hasi da. Pablo Lasok hutsartea eskatu du bere gizonen susperraldia bilatzeko. Erasoko blokeoak saskiraketak galarazi dizkie urdin-gorriei eta talde bisitaria aurretik mantendu da. Talde euskaldunak ez du aukera onik bilatu erasoan eta azken laurdenera 12 puntuko galerarekin iritsi da (60-72). Baskoniak dena emateko kantxaratu da eta 7 eta 0-eko partzial batekin aldeak murriztu ditu. Baskoniaren defentsak kataluniarren saskiraketak galarazi ditu lehen bost minutuetan. Nikosen hiruko batekin puntu bakarrera jarri da etxeko taldea baina azkenean Joventutek bereganatu du garaipena (79-82).
Pablo Lasoren gizonek hurrengo erronkei begiratzen diete. Hurrengo astean, urdin-gorriek Euroleagueko jardunaldi bikoitz berri bati egin beharko diete aurre, Armani Milanen bisita jasoz Buesa Arenan (asteartea, 20:30) eta Parisera bidaiatuz Tiago Splitterrek zuzentzen duen taldearen aurka jokatzeko (ostirala, 20:45). Azkenik, Endesa Ligako jardunaldi berri bati egin beharko diete aurre Kanaria Handian Dreamlanden aurka (igandea, 18:00).