Pibot estatubatuarrak, pieza garrantzitsua urdin-gorrien garaipenean, Endesa Ligako bere lehen garaikurra lortu du.
Jardunaldi borobila Donta Hallentzat, Endesa Ligako hirugarren jardunaldiko jokalari onenaren saria lortuta 45-eko balorazioa erdietsi ondoren. Neurketako ikusgarri batean, Baskoniari lagundu zion Murtzia mendean hartzeko eta denboraldi hasiera honetako lehen garaipena lortzeko.
Alabamako pibotak bere legea ezarri zuen. 27 puntu, 9 errebote eta 12 falta jasota, baskoniako jokalaria 45-eko baloraziora iritsi zen.
Gutxi batzuen eskura dagoen zifra
Hallek Murtziaren aurka lortutako 45 kredituak Baskoniako jokalari baten baloraziorik onena da Luis Scolak 2005ean 48 puntu sinatu zituenetik. Donta Gasteizko taldearen historian marka hau lortu duen bederatzigarren jokalaria da, Micheaux, Arlauckas, Macijauskas eta Nocioni bezalako izen handien ondoren.
Endesa Ligako bere bigarren neurketan, Donta Hallek oso gutxiren eskura dagoen marka ezarri du. Baskoniako fitxaketa berriak aldea markatu du denboraldi hasiera honetan.