Pablo Lasoren gizonek ezin izan dute EuroLeagueko bigarren garaipena eskuratu.
Baskoniak ezin izan du Europako denboraldiko etxetik kanpoko lehen lehian garaipena lortu, IZar Gorriaren aurka 78 eta 71 erori ondoren. Chima Moneke izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena 19 puntu, 6 errebote eta 25-eko balorazioarekin.
TLC-k lortutako 0 eta 4-ko partzialak aurretik jarri du Baskonia neurketaren hasieran. Baina Serbiarrak suspertu eta lehen laurdena aurrera zoan eiñean bost puntuko errenta lortu dute. Distantzia bere horretan mantendu da bigarren laurdenari begira (25-20). Ioannis Sfairopoulosenek bere bolada onarekin jarraitu dute aldea bikoiztuz (32-22). Aurkariaren saskiraketak saiesten ahalegindu bada ere, gasteiztarrak zortzi puntuko desabantailarekin iritsi dira atsedenaldira (42-34).
Aldageletatik bueltan lehiako dinanika mantendu egin da. Izar Gorriak aurretik jarraitu du, diferentzia 14 puntura eramanez hirugarren laurdena amaitzeko lau minuturen faltan. Neurketa 59 eta 49-ko markagailuarekin iritsi da azken laurdenera. Urdin-gorriek erantzun egin dute eta 7 eta 13-ko partzial batekin, lau puntura jarri dira. Azkenean garaipena Belgraden gelditu da (78-71).
Talde urdin-gorria bere hurrengo erronkan pentsatzen ari da dagoeneko. Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, Buesa Arenara itzuliko da Murtziaren aurka Endesa Ligako neurketa berri bati aurre egiteko.