Baskoniak Izar Gorriari egingo dio bisita txapelketa kontinentaleko bigarren jardunaldian.
Pasaden astean Partizan menderatu ondoren, Pablo Lasoren gizonek bigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira, oraingoan baina, etxetik kanpo. Asteazken honetan, 20:00etatik aurrera, urdin-gorriek Ioannis Sfairopoulosen Izar Gorriaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Baskoniak azkenekoz Belgrade Arena bisitatu zuenean garaile atera zen 90 eta 91-ko markagailuarekin. Asteazken honetan emaitza bere lortzeko eta denboraldiko bigarren garaipena lortzeko borrokatu du.
9. Izar Gorria (Garaipen 1 eta porrotik gabe): Serbiarrak Paris Basketball debutariari 77 eta 80 irabaztetik iritsiko dira norgehiagokara. Bigarren denboraldiz jarraian aulkian egongo den Ioannis Sfairopoulosen taldeak zazpi fitxaketa berrirekin indartu da: Ognjen Dobric, Mike Daum, Nikola Kalinic, Isaiah Canaan, Uros Plavsic, Andrej Kostic eta baskoniako jokalari ohi Codi Miller-McIntyre.
8. Baskonia (Garaipen 1 eta porrotik gabe): Pablo Lasoren gizonek europako txapelketako etxetik kanpoko lehen neurketari egingo diote aurre. Bertan, denboraldiko bigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira pasaden ostegunean Partizan menderatu ondoren. Lehen jardunaldiko jokalari urdin-gorri nabarmenena Tadas Sedekerskis kapitaina izan zen 14 puntu eta 21-eko balorazioarekin.
Bi taldeen arteko 19. norgehiagokan, Baskoniak bederatzigarren garaipena bilatuko du serbiarren aurka. Txapeltako bigarren garaipena lortzeko helburuarekin, Baskoniak eta Izar Gorriak indarrak neurtuko dituzte EuroLeagueko jardunaldi berri batean.