Baskonia-Alaves Taldeak 42.000 pertsona baino gehiago hartu zituen asteburuko hiru kirol ekitaldietan.
EuroLeagueko, Endesa Ligako eta LALIGAko neurketek Lurraldeko kirol jarduera markatu dute emozioz beteriko lau egunetan.
Baskonia-Alaves Taldeak kirolaren erreferente bihurtu du berriro Arabako hiriburua, milaka zale erakartzen dituzten maila goreneko saskibaloiko eta futboleko norgehiagokekin.
Asteburu historikoa Gasteizen, 42.000 ikusle baino gehiago bilduz goi mailako hiru kirol ekitalditan. Lehen neurketa Baskoniaren Turkish Airlines EuroLeagueko estreinaldia izan zen. 10.000 ikuslek baino gehiagok gozatu zuten bere taldearen garaipenaz emozio handiko gau batean, non atsedenaldian Henry Mendezek emanaldia eskaini zuen.
Opening Game-ko hirugarren edizioak 13.000 ikusletik gora batu zituen Baskoniaren eta Morabanc Andorraren arteko neurketarako. Hitzordu hau erreferente bat da kirol munduan entretenitzeko moduan, saskibaloia eta ikuskizuna uztartuz, Efecto Pasillo, RVFV eta Mar Lucasen kontzertuekin.
Aste intentsu bati amaiera emateko, Deportivo Alavesek Bartzelonaren aurka neurtu zituen indarrak, 19.468 ikuslerekin, goraino bete zen Mendizorrotza batean.
Beste behin ere, agerian gelditu da Alavesek eta Baskoniak Arabako gizartearen artean duten interesa, eta, zalantzarik gabe, hiriaren motor ekonomikoaren parte direla.