Baskoniak bere segidako hogeitabostgarren denboraldia beteko du Turkish Airlines EuroLeague-n.
EuroLeague-k 25 urte bete ditu denboraldi honetan eta Baskonia laguntzaile argia izan da mende laurden honetan. Klub gasteiztarrak orain arteko Europako edizio guztietan parte hartu du, Turkish Airlines EuroLeague-ko talde bakarrenetarikoa izanik Real Madrilekin eta Bartzelonarekin batera. Bi hamarkada eta erdiko istorioak, non Gasteizko kluba erreferente izan den eta Gasteiz izena harrotasunez eraman duen kontinente zaharrean zehar.
2000ko urriaren 18an Cibona VIP taldearen aurka debuta egin zuenetik, Baskoniak 624 neurketa jokatu ditu guztira, historian Europako norgehiagoka gehien izan dituen hirugarren taldea izanik. Gainera, 50.585 punturekin, talde gasteiztarra puntu gehien lortu dituen bigarren taldea da, eta hirugarrena balorazioan, lehiaketaren historiako 25 urteetan 55.924 kreditu lortuta guztira.
Mende laurden honetan, Saski Baskoniak, Gasteiz izena 25 herrialdetan zehar eraman du eta 2019an Lauko Finala hartu zuen. Guztira 342 garaipen izan dira, horietako asko gure oroimenean geldituko direnak, hala nola, Eliasen Eskuaren pabiloian lortutako lehen garaipena, Oakazoa, Bertansek Real Madril mendean hartzeko erdietsitako hirukoa, 2018-19 denboraldiko Play Off-ean Moskun lortutako garaipena edo 2023-24 denboraldian lehiaketaren historiako lehen Play-In-eko lehia bizitzea.
25 urte hauetan, entitate gasteiztarrak sei Lauko Final jokatu ditu, txapelketako titulua irabazteko borrokan gehien aritu den taldeetako bat izanik. Lehena 2001ean izan zen Boloniako Kinderren aurka. Ondoren iritsi ziren Mosku (2005), Praga (2006), Atenas (2007), Madril (2008) eta Berlineko (2016) Lauko Finalak.
Entitate urdin-gorriak bere hogeitabostgarren denboraldia hasiko du Europako talde handien artean Partizanen bisita jasoz ostegun honetan (20:30). Lehia honek denboraldi zirragarri bati emango dio hasiera, non klub gasteiztarrak, zaleei hainbeste poz eman dizkien Baskonia Izaera erakutsiko duen.